Errenteriako XI. Lore eta Landareen Azoka egongo da larunbatean

Errenteriako XI. Lore eta Landareen Azoka Berezia ospatuko da datorren larunbatean, martxoaren 23an. Azaokaren hamaikagarren urteurrenean, bere partaideen kopurua haunditzen jarraitzen dute, azoka indartuz. Larunbateko azokan 19 partehartzaile izango dira, horietako 9 lore eta landare ekoizleak direlarik. Bertan, ekoizle bakoitzak bere ekoizpena jarriko du erakusgai.

Azokan parte hartuko duten landare haztegien artean, landare mota bereziak ekoizten dituztenak ere badira. Aipagarriak dira horien artean landare karniboroak eta kaktusak eta landare zukutsuak ekoizten dituzten bi haztegiak.

Azokaren ordutegia goizeko 9:00etatik eguerdiko 14:00etara luzatuko da. Lore eta landareen postuez gain, kosmetika naturala, sendabelarrak, haziak eta lore lehorrekin egindako artisau lanak eta lehendabiziko aldiz etorriko den Aleka Elkartearen (Nekazaritza agroekologikorako hazien ekoizpenerako Sarea) postuak ikusteko aukera izango da.

Honetaz gain, azoka musikaz girotua izango da,eta haurrentzako jokuak eta tailerrak ere eskeiniko dira.

Azokan parte hartuko duten ekoizleen zerrenda ondorengoa da:

  • Viveros el Montañés

(Tafalla)

Landare apaingarriak eta belar-usaintsuak

  • Zunoyar Lorategia

(Oiartzun)

Barruko landareak, landare apaingarriak eta bildumako landareak

  • Islaya

(Oiartzun)

Kaktusak eta landare zukutsuak

  • Ortuberri

(Iurreta)

Baratzako landareak eta loredun landareak

  • Urtinea

(Usurbil)

Barruko landareak, landare apaingarriak eta garaiko landareak

  • Aritzkurengo Tienduka

(Aritzkuren)

Kosmetika naturaleko artisau produktuak

  • Flores Ganchillo

(Billabeta)

Lore itxurazko imitaziozko artisau bitxiak

  • Lore Prentsatua

(Donostia)

Lore prentsatua, lore lehorrekin egindako koadroak

  • Semillas Ecológicas

(Lasarte)

Sukaldaritzako erabilera duten hazi eta belarrak

  • Oiaralda s.l.

(Zamudio)

Ontziratutako sendabelarak

  • Sojo natura

(Lekunberri)

Kosmetika naturaleko artisau produktuak

  • Sara Letamendia

(Aizarna)

Kosmetika naturaleko artisau produktuak

  • Bite me! plants

(Bizkaia)

Landare karniboroak

  • Viveros Aranburu

(Usurbil)

Garaiko landareak eta zuhaiskak

  • Eskulore

(Larrabetzu)

Artisautza lore-lehorrekin

  • Anahuel

(Gasteiz)

Kosmetika naturaleko artisau produktuak

  • Eguzkiloreak

(Donostia)

Zaku tela zatiekin egindako eguzkiloreak

  • Tissus artisautza

(Atxondo)

Kapsulatutako lore lehorrak

  • ALEKA Elkartea

(Beizama)

Nekazaritza agroekologikorako hazien ekoizpenea

Egitaraua:

Lekua: Gamon Zumardia

09:00 – 14:00: Lore eta Landareen Azoka Berezia

09:00 – 14:00: Haurrentzako jokuak

11.30 – 12:30: Lore Prentsatuarekin haurrentzako tailerra

12:30 – 13:30: Haurrentzako landaketa tailerra

Antolatzaileak: Errenteriako Udala, Behemendi L.G.E., Dekolore Elkartea.