Emakumeen Etxearen festa egongo da larunbatean

Emakumeen Etxeko Batzarrak emakumeen etxearen proiektua ezagutarazteko festa eguna antolatu du datorren martxoaren 23an, larunbatean.

Horretarako, hurrengo ekimenak antolatu dira:

  • 17.30ean mahai-ingurua. Emakumeen Etxearen proiektuaren aurkezpena egingo da. Bertan, azken urteetako ibilbidea eta proiektuaren garapena kontatuko dute parte-hartze prozesuan parte hartu zuten emakumeek.

Bitartean, horren kontaketa grafikoa Mercedes Corretge ilustratzaileak bilduko du.

Eta bukatzeko, Virgina Imazek umorea jarriko du KLOWNKLUSIOAK egiten.

  • 18.30ean Emakumeen Etxetik Euskal Herriko Batukada Feminista abiatuko da eta herriko kaleetan zehar ibiliko da festa giroa jartzen.
  • 19:30ean Emakumeentzako Festa hasiko da Emakumeen Etxean. Zizka-mizka egongo da, Unión Cinco Estrellas Elkarte Interkulturaleko emakumeen eskutik, eta DJ TXANKLETA egongo da giroa alaitzen, mota guztietako musika jartzen.

Errenteriako emakume guztiei eta emakume taldeetako eta talde feministetako kideei dei berezia luzatu nahi diete festa eguna haiekin ospatzera.