Herriko erretiratuentzako eta aiton-amonentzako emanaldia prestatu dute Orereta Ikastolako ikasleek

Orereta Ikastolako DBH 4. mailako ikasleek BAGA, BIGA, HIGA euskal ahozko literaturan oinarritutako emanaldia prestatu dute herriko erretiratuentzako eta aiton-amonentzako.

Hitzordua bihar, ostirala, izango da Niessen aretoan, eguerdiko 12:00etan. Ordubeteko iraupena du ikuskizunak eta sarrera doakoa izango bada ere, gonbidapena beharko da emanaldira sartzeko. Gonbidapenak Ikastolaren Koldo Mitxelena plazako bulegoan daude eskuragarri (bulego-ordutegia: 15:30-17:30).

Balada zaharrez, maite-kantuez, kopla zaharrez, betsolaritzaz, poesia sinbolikoaz zein sozialaz… gozatzeko aukera izango dute ikus-entzuleek biharko zuzeneko emanaldian.