Herritarrek Fanderiako Udal Pilotalekua erabil dezakete berriro ere

Kirola 2019-03-21 | 0

“Agustina Otaola, Raketista Profesionala” Fanderiako Udal Pilotalekua erabili nahi duten herritarren eskura dago berriro ere honako ordutegian: lan-egun guztietan astelehenetik ostiralera 9:30etik 16:30era, larunbatetan kantxa erabiltzeko disponibilitatearen arabera, eta igande eta jai-egunetan 10:30etik 13:30era.

Pista erabiltzeko denbora-frakzioa ordubetekoa izango da. Pilotan jokatzeko erabili ahal izango da (beste kiroletarako ez: futbola,…) eta ez da aldagelarik erabiltzerik izango.

Espazioa doan lagako da, baldin eta ez bada frontoiko argia erabiltzen. Argiztatzeko sistema aktibatu nahi baldin bada 5 euro ordaindu behar dira giltza jasotzeko unean.

Instalakuntzako giltza erabilera egunean jaso beharko da, gehienez jokatzen hasi baino ordu erdi lehenago, Fanderiako Udal Igerilekuetako harreran.

Pista erabiliko duen pertsona arduradunaren NAN agiria utziko da, eta alokairua amaitu eta giltza entregatzean itzuli egingo zaio. Erabiltzen ari den bitartean instalazioan hautsi edo hondatu litekeen gauza ororen ardura giltza hartzen duen pertsonak izango du, baita garbitasun falta, animaliak ez sartzea, giltzaren erabilera okerra eta hirugarren batzuei sartzen uztearena ere.

Behin jarduera amaituta, giltza hartzen duen pertsonak instalazioa behar bezala itxi eta barruan ez dela inor geratzen egiaztatu beharko du.

No comments yet.

Utzi erantzuna