Hezkuntza tailerra egongo da bihar eta errealitate areagotua zein birtuala erabiliko dira bertan

Gazteria | Hezkuntza 2019-03-22 | 0

EducaReality-k, Egiluze Ikastetxearen laguntzarekin, Hezkuntza tailerra antolatu du non errealitate areagotu (EA) eta birtuala (EB) erabiliko diren prestatu den egitaraua aurrera eramateko.

Goizeko 10:00etatik 13:00etara Merkatuzarren 5-15 urte bitarteko haur eta gazteek hiru tailer desberdinetan parte har dezakete: EA Ipuin-kontalaria, EA Margo tailerra eta EB Esperientziak (azkeneko hau 10 urtetik aurrera).

No comments yet.

Utzi erantzuna