Batelen estropada izango da Oiartzun ibaian larunbatean

Larunbatean, hilak 30ean, 10:30etik aurrera batelen estropada burutuko da.

Oiartzun ibaian, Hibaika Arraun Elkarteak Errenteriako Udaleko Kiroletako Azpisailaren laguntzarekin antolatuta. Zumardiko lehenengo zubitik Iztietako pasealekuaren bukaeran kokatutako oinezkoen zubiraino helduko da estropadaren ibilbidea.

Estropada hau emakumezko zein gizonezkoen haur, kadete, promesak eta jubenil mailetan egingo da.

Erlojuaren aurkako modalitatean egingo da, eta Gipuzkoako batelen ligarako balio du. Iraupena, berriz, 3 ordu ingurukoa izango da estropada hasten den unetik.

Oharra: estropada 10:30ean izango da, albistea argitaratu genuenean ordua gaizki jarri genuen.