Palestinar emakume errefuxiatuen larrutan sartzeko aukera izango dute gazteek ostiralean, antzerki-joko baten bidez

Gazteria | Kultur aniztasuna | Kultura | Solidarioa 2019-03-26 | 0

Martxoaren 29an, ostirala, Palestinar emakume errefuxiatuen egoera taularatzen duen ‘En sus zapatos’ antzerki-jokoa izango da 13-17 urte bitarteko gazteei zuzenduta. Reina aretoan izango da hitzordua, 18:00etan, eta sarrera doakoa izango da.

Ikuskizuna Hortzmuga Teatroak sortu du. UNRWA Euskadi Palestinako Errefuxiatuentzako Nazio Batuen Agentziaren babespean.

‘En sus zapatos’

Krisi humanitario testuinguruetan eta gatazka armatu orotan biztanleria zibila izan ohi da kaltetuena, bereziki emakumeen eskubideak.

‘En sus zapatos’ ikuskizunak antzerkia eta bizipen-jolasa ditu ardatz. Honela, publikoak bere azalean biziko du Palestinako emakume errefuxiatuek egunean-egunean eta egoera horietan pairatzen duten ikusezintasuna eta isiltasuna. Publikoak, antzerki-jolas honek aipatutako testuinguruan emakume izateak zertan datzan nork bere azalean bizitzea du helburu.

Ikuskizun honetara gerturatzen direnek beste edonoren zapatak jantziko dituzte; bere azalean bizitzea zera da, beste norbaiten bizipenak zeure bilakatzea, haren izatea hobeto ulertzea.

No comments yet.

Utzi erantzuna