Pirinioetako Burdinaren Bideari buruzko erakusketa Xenpelar Etxean

Fanderia | Kultura 2019-03-28 | 0

Pirinioetako Burdinaren Bideari buruzko erakusketa ikusgai dago Xenpelar Etxean, gaur hasi eta apirilaren 13a arte.

2018 urte amaiaren Errenteriako Udala Pirinioetako Burdinaren Bidea sustatzen duen elkartera atxikitu zen. Elkarte hau Pirinioetako burdinaren kulturaren eta tradizioaren inguruan azterketa-, kontserbazio- eta zabalkunde-lan bateratu bat garatzeaz arduratzen da. Burdinarekin eta jarduera siderurgikoarekin lotutako ondarea eta kultura balioan jartzea da helburua: meatzeak, burdinolak, artxiboak, arkitektura, betiere burdinaren munduarekin lotuta, Pirinioen bi aldeetan.

Gaur egun, Pirinioetako Burdinaren Bidea, Kataluniako, Andorrako, Frantzia hegoaldeko eta Euskadiko 22 ondare eta turismo baliabidek osatzen dute. Horien artean Errenteriako Fanderiako Errota-Ibaiaren Etxea Fanderia.

500 urtetan zehar Errenterian industriak izan zuen indarra eta bilakaeraren erakusle da. Uraren indarra baliatuta, XV. mendean Renteriola burdinolarako energia gisa erabiltzen zen eta burdinola hori urteekin bihurtu zen fanderia, errota eta irin- eta pentsu-fabrika. 1996an eten zuen industria-jarduera eta XXI. mendean Ibaiaren Interpretazio Gunea bihurtu da ingurumen eta kultura-ondarea kontserbatu eta ezagutzera emateko. Gaur egun, ehotzearen mekanismoa eta errotarriak lanean ikus daitezke, errota zein gure kultur eta ibai-ondareari buruzko bi audiobisual eta hainbat informazio-panelez gain.

Hau horrela, Xenpelar Etxean izango den erakusketan Piriniotako Burdinaren Bideko partaide diren baliabide guztiak ezagutzeko aukera egongo da.

Jarduera osagarriak

Erakusketaz gain, hainbat jarduera osagarri antolatuko dira ere bai.

– Martxoak 31, igandea (12:00): Bisita gidatua euskaraz Fanderiako Errotan.

– Apirilak 2, asteartea (19:00): Beatriz Herrerasen hitzaldia Xenpelar Etxean Hierro en Gipuzkoa, historia y patrimonio.

– Apirilak 4, osteguna (19:00): Mertxe Urteagaren hitzaldia Xenpelar Etxean Fandería, la primera laminación de Gipuzkoa (siglo XVIII).

– Apirilak 7, igandea (12:00): Bisita gidatua gazteleraz Fanderiako Errotan.

Erakusketa apirilaren 13a arte zabalik izango da, astelehenetik larunbatera, 17:00etatik 20:00etara.

No comments yet.

Utzi erantzuna