2019 Oarso aldizkarirako artikuluak aurkezteko epea, zabalik

Dagoeneko Oarso aldizkariaren aurtengo edizioa prestatzen ari gara. Bigarren garaiko 54. aldizkaria izango da eta uztaileko lehenengo egunetan, Madalenen atarian, aterako da argitara.

Aurten berrikuntza handiak izango ditu; izan ere, aurkezpen-ekitaldia irekia izango da, kolaboratu duten pertsonek zein interesa dutenek ere bertaratzeko aukera izan dezaten.

Era berean, aldizkariko Idazketa batzordean Maite Ruiz de Azua, 1993tik aurrera ohiko kolaboratzaile izan dena, hasi da.

Aukeratutako gaia mugatzeko asmorik gabe, gure aldizkariko ohiko gaiak gogoratu nahi dizkizuegu hala nola oroitzapenak, ospakizunak, pertsonaia ospetsuak edo aurten kontsiderazio berezia izan dutenak. Horretaz gain, urtean zehar herrian izan diren gertakariak edota herriari buruzkoak ere jasotzen ditu.
Oarso irekia dago idatziak aurkeztuta kolaboratzeko prest dauden pertsona guztientzat. Horretarako, www.errenteria.eus web orrian eskuragarri dauden arauak jarraitu baino ez dute egin behar.

Euskaraz idatzitako artikuluen portzentajeak bilakaera ona izan badu ere, gai honen garrantzia azpimarratu nahi dugu eta zuen artikuluak euskaraz idatz ditzazuen animatu nahi zaituztegu.

Era berean, dei berezia egin nahi dugu emakumeek parte har dezaten; izan ere, egun kolektibo hori minoritarioa da pertsona kolaboratzaileen artean.
Kolaborazio lanak oarso@errenteria.eus helbide elektronikora bidali daitezke edo Udal Artxibora ekar daitezke. Horretaz gain, ZU! Arreta zerbitzuan edota Udal Artxiboan ere utzi daitezke (Herriko plaza z/g).

Jatorrizko agiriak aurkezteko epea apirilaren 30an amaitzen da.

Argibide gehiago behar izanez gero:

– Telefonoak: 943 44 96 10 / 943 44 96 26 (astelehentik ostiralera, 08:00etatik 14:00etara).

– Email: oarso@errenteria.eus

Kontsultatu arauak hemen.