Errenteriako Udalak bat egin du “Planetaren Ordua” ekimenarekin

Errenteriako Udalak aurten berriro ere “Planetaren ordua” ekimenarekin bat egingo du, hau da, klima-aldaketaren aurkako nazioarteko ekintza. Duela hamalau urte hasitako ekimena da eta mundu osoko pertsonek beren ahotsak elkartzen dituzte ingurumenaren aldeko defentsan. Horregatik, Planetaren ordua mobilizazio eta herritarren parte-hartzerako kanpaina handia bilakatu da.

Aurten, “Naturaren alde itzali” lelopean ospatzen den Planetaren Ordua, 3 erronka proposatzen ditu: #PlastikoGabekoEguna, #HaragiGabekoEguna eta #IsurpenGabekoEguna. WWF gogoarazi duten bezala, egun batez erronka horiek betetzeko gai bagara, betirako zergatik ez?

Aurtengo deialdiak haragi gutxiago kontsumitzera bultzatu nahi du, izan ere abeltzaintza intensiboa jarduera oso kutsatzailea baita eta ondorioz, Klima-aldaketan eragin zuzena du.  Plastikoaren edo ontzi-arinen erabilera zetzuduna ere ezinbestekoa da, eta hauen kontsumoa alde batera uzteko pausuak egitea guztiz beharrezkoa.

Iaz, 2018an, 178 herrialdetako 7.000 hirik  itzali zituzten monumentu nagusi eta eraikin esanguratsuenetako argiak, era horretan mezu garbi bat igorriz: keinu sinbolikoek aldaketa handiak ekar ditzakete, urte osoan zehar konpromiso globala lortzen badira.

Halaber, gogoratu behar da Errenteriako Udalak iaz onartu zuela Energia Iraunkorrerako Ekintza Planaren (EIEP) errebisioa. Bere garapenean, 2015 urtetik hona pausu garrantzitsuak eman dira, hala nola argiteria publikoan 2100 LED argiak jarriko dira 2019. urtera arte; udal eraikinetan (kiroldegia, Niessen kontserbatorioan, udaletxean, etab.) ere LED motako argiak jartzen hasi dira; Euskaltegia eta Helduen Hezkuntzako Ikastetxea berotzeko biomasako galdara bat jartzea, Fanderiako igerilekuko errenobazio-uraren beroa errekuperatzeko makina jartzea eta abar.

Planetaren orduaren harira, Errenteriako Udalak Udaletxeko argiak itzaliko ditu 20:30etik 21:30era. Era berean gure herriko herritar guztiei dei egiten die norabide bereko keinua egin dezaten. Horretaz gain, sare sozialak erabiltzea eskatzen du (#HoradelPlaneta) kanpainaren berri ahalik eta gehien zabaltzeko. Zenbat eta pertsona gehiago izan, orduan eta ozenago entzungo da gure ahotsa.

Ordu magiko baten inspirazioak balio dezala etorkizun iraunkor bat eraikitzeko.

Martxoaren 30ean (larunbata), 20:30etik 21:30era itzali ezazu argia. Pertsona guztiak gara irtenbidearen zati.