Eskola Feministarako udaberrirako 3 ikastaro berri Emakumeen Etxean

Apirila eta ekaina bitarterako antolatutako Eskola Feminista aurkeztu du Errenteriako Udalak.

Urrian eman zitzaion hasiera eskolaren bostgarren ikasturteari eta, geroztik, hainbat ikastaro eta talde martxan egon dira. Oraingo honetan, apirila eta ekaina bitarterako hiru ikastaro berri proposatzen dira:

Autodefentsa feminista. Ikastaro honen helburua erasoak identifikatzea eta indarkeria nola sortzen eta eraikitzen den aztertzea. Era berean, mekanismoak eta ekintzak bilatuko dira eguneroko bizitzan jasaten diren eraso egoerei erantzuteko.

Maiatzak 11 larunbata; 10:00-14:00 / 15:30-19:30; Euskaraz. Emakumeen Etxean.

Desprintzesatze tailerra. XXI. mendean emakumeok ez dugu bizitza dorre batean ematen printze bat etorri eta salbatuko gaituen esperantzan. Baina badira “printzesa” izateko esperantzara eramaten gaituzten dinamika sozial asko.

Tailerrean dinamika horiek emakume izatearen inguruko gure bizipenari nola eragiten dieten landuko da eta tresnak eskainiko dira norberak askatasunez izan nahi duen emakumea izatera nola iritsi lantzeko.

Maiatzaren 16tik ekainaren 13ra, ostegunetan, 18:00-20:00; gazteleraz. Emakumeen Etxean

Mindfulness eta emozioen kudeaketa. Tailerrean osasun eta oreka emozionala lortzeko tresnak geureganatuko ditugu. Helburua momentua bizitzen ikastea eta adimen osasuntsu eta positiboa sortzea.

Erlaxazioko tekniken eta gorputz eta meditazio ariketen bidez pixkanaka arreta jarriko dugu orainean, burua lasaituaz, errealitatea interpretatu beharrean datorren bezala onartu eta ez epaitzeko, aurreiritzi eta aurre epaiak alde batera utzi eta errealitatea ez interpretatzeko gaitasuna garatuz, betiere bizitza aseagoa eta osasun hobea izateko helburuarekin.

Apiralen 4tik ekainaren 6ra, ostegunetan, 15:00-16:30; gazteleraz. Emakumeen Etxean

Gainera, AZALEAN Sexu Aholkularitza zerbitzua Emakumeen etxean eskainiko da, hilabeteko 2. ostegunetan, 18:00-20:00, zitarik gabe, edo edozein unetan, WhatsApp bidez eta telefonoz, zenbaki honetara 617420730 deituz edo email honetara azalean@errenteria.eus idatziz.

Era berean, orainarte ikastaro eta taldeek martxan jarraitzen dute:

5 ikastaro:

– Autodefentsa feminista (Talde egonkorra)

– Emakumeak errebeldia alaian

– Munduko emakumeen literatura

– Emakumeak eta osasuna

– Zure burua maitatzen ikasi: autozaintza

eta 2 talde:

– Indarkeriarik gabeko bizitzaren aldeko emakumeak

– Emakume zaintzaileentzako topagunea

Ikastaro guzti hauek doakoak dira eta izena emateko epea irekita dago. Izena emateko bide ezberdinak daude: Zu! Zure Udala- Arreta Zerbitzuan, internet bidez edo e-mailez (eskolafeminista@errenteria.eus).
Gogorarazten dizuegu Emakumeen Etxea ateak irekita dituela, astelehen eta ostiraletan, 9:00tik 13:00era, eta asteartetik ostegunera arratsaldez, 16:00tik 20:00tara.

Telefonoa 943-44-96-30

emakumeenetxea@errenteria.eus

Deskargatu eskuorria hemen.