‘Zaintzen Azoka’ egongo da bihar

‘Zaintzen Azoka’ egongo da bihar Merkatuzarren, InteRed Euskal Herriak antolaturik.

Bizitza erdigunean ipintzen dituzten hainbat elkarte izango dira bertan: Algaraklown, Ametsak Sortzen, Bihotz Inguru Baso-Eskola, Gehitu, Goiener Taldea, Haziz Hazi, Kabi Etxeak Gipuzkoa, Sorkin – Jakintzen Iraultegia eta Territorio Doméstico.

Hauez gain, jolas kooperatiboen txokoa, Floriparen klown ekitaldia eta Trakamatrakaren kontzertu-tailerra birziklatutako musika tresnekin.

Zaintzen Azokaren asmoa, pertsonen eta planetaren bizitza lehenetsi eta berau zaintzeko ardura hartzen duten aktibismo modu anitzak jendarteratzea da eta ‘Zaintzen Iraultza’ deritzotena zabaltzen jarraitzea.

Egitaraua:

  • 10:00 – 12:00: Txokoak. Jolas kooperatiboak.
  • 10:30: Aurkezpenak
  • 12:00: Klown: Floripa
  • 12:30: Trakamatraka: Kontzertu-tailerra birziklatutako musika tresnekin.