Bihar, asteazkena, Kanpamenduetan parte hartzeko tokien zozketa egingo dute

Kanpamenduetan izena eman duten guztien artean 100 plaza zozketatuko dira bihar: Beirera joateko, 2007-2009 urte bitartean jaio direnen artean, 50 plaza eta beste 50 Lousadara joateko, 2003-2006 urte bitarte jaiotakoen artean.

Zozketa publikoa izango da eta Merkatuzarreko balioanitz gelan egingo da, apirilaren 3an, goizeko 10:00etan.

Emaitzak apirilaren 4ean 15:00etatik aurrera zintzilikatuko dira gazteria.errenteria.eus web orrialdean. Plazarik egokitu zaien pertsonek izen-ematea gauzatu beharko dute apirilaren 8tik 12ra Zu! Zerbitzuan presentzialki edo aipatutako web orrialdearen bitartez.

Honen harira aipatzekoa da aurten kanpamentuetan parte hartzeko 199 eskaera jaso direla eta horietatik %43,21 telematikoki egin direla.

Txikiak eta Udalekuak programen kasuan, 800 izen emate aldera egon dira eta horietatik %31 on-line izan dira.