Bideo-jokoen teknologia erabiltzen hasi dira Gizarte Zerbitzuak adineko jendearekin lan egiteko

Iazko abendutik Wii terapia du abian Lahar Elkargoak kudeatzen duen Errenteriako Udalaren Lagunkide-Acoge zerbitzuak. Bertan, Wii bideo-joko gailuaren erabileraren bidez estimulazio kognitiboa eta estimulazio fisikoa lantzen dituzte.

Jarduera berri honen bidez 3 arlo lantzea da helburua: arlo soziala, arlo kognitiboa zein arlo emozionala. Eskuhartzea narriadura kognitiboa baxua duten pertsonentzat dago pentsatua, bai jokuak eta baita Wii-aren urrutiko aginteak erabiltzeko galera fisiko edo sensorialik ez duten pertsona nagusientzat.

Gaur egun joku ezberdin asko badaude ere, Lagunkide zerbitzuko begiraleek erabaki dute jarduera joku bakar batekin (Big Brain Academy) hastea, eta joku honen barruan dauden bi mini-jokuekin zehazki (kalkulua eta arreta lantzen dituztenak). Horrela, pertsona nagusiak manduekin eta jokuekin hobeto moldatzen diren heinean, mini-joku eta joku berriak sartzen eta erabiltzen hasiko dira.

Hasiera batean, erabilera testatzeko ideiarekin, erabiltzaileekin proba bat egitea erabaki zen, bertan gauza ezberdinak baloratu eta ikuskatzeko, hala nola: erabiltzaileek zer moduz jasotzen zuten jarduera berria, erabiltzaileek zituzten zailtasunak, erabilitako metodologiaren egokitasuna, ea gustoko zuten edo aspertu egiten ziren…

Erabiltzaileen erantzuna oso positiboa izan da, oso berriztatzailea iruditu zaie, gauza berriak ikastea atsegina iruditu zaie eta, gainera, bere bilobekin hitz egiteko aukera berri bat eman die (zertara jolastu duten, ze puntuazio izan dute…) gaur egun gazteen artean hain oinarrizkoak diren teknonologia berrien inguruan.

Erabiltzaileentzat oso garrantsitsua da gauza berriak ikastea, eguneroko ohikeria apurtzea, eta oroimena eta bestelako funtzio kognitiboak lantzeaz gain lagunekin ondo pasatzen badute, askoz hobe.