Orereta Ikastolak antolatutako udalekuetan izena emateko epea, zabalik

Orereta Ikastolaren udalekuetan izena emateko epea zabalik da.

Udaleku hauek 2 eta 12 urte arteko haur zein gazteei daude zuzenduta, eta hala nahi duten familia guztiek hartu dezakete parte.

Zerbitzua uztailaren 1ean hasiko da, Madalenak arte, eta asteka nahiz osorik kontratatzeko aukera dago.

Izen emateko epea apirilaren 9a arte dago irekita.

Adin tarte bakoitzera egokitutako proposamena

Hirutan banatzen dira Ikastolak antolatutako udalekuak:

  • Udatxokoa (2-3 urte): Haur Hezkuntzako 2-3 urte arteko haurrei (2016an jaiotakoak) zuzendutako eskaintza da Udatxokoa, adin horretako umeei herrian egiten zaien eskaintza bakarra.
  • Uda Añabitarten (3-6 urte): Haur Hezkuntzako 3-6 urte bitarteko ikasleek (2013-2015 artean jaiotakoek) Orereta Ikastolak Añabitarten duen eraikin nagusiaz eta ingurune paregabeaz gozatzeko aukera izaten dute. Irtenaldiak ere egiten dituzte.
  • Ikastola Udaktiboa (6-12 urte): Tximeleta elkartearekin elkarlanean antolatuko dituzte Lehen Hezkuntzako ikasleentzako udalekuak. Udaleku aktiboak eta tematikoak izaten dira hauek, asteka eta gaika antolatutako jarduera ezberdin askorekin. Lau asteko proposamena da hau eta aste bakoitza gai bati lotuta dago.

Informazio gehiago eta izena emateko aukera: www.oreretaikastola.eus