Mindarako bost pilotarik Master Cup egokituaren finalak jokatuko dituzte igandean

Mindarako bost pilotarik Master Cup egokituaren finaletan parte hartuko dutela iragarri dute. Lehiaketa igande honetan jokoatuko da.

Mindarak, Errenteriako Udalarekin elkarlanean, 6 urte daramatza jarduera fisiko inklusiboaren alorrean lanean, eskola-adinean dauden haur eta gazteekin, baita helduekin kirol egokituaren alorrean ere, euskal pilota egokituaren praktikan.
Azken urteetan lehiatzen eta erakustaldi ugari egiten jardun dute, euskal pilota egokitua eta kirol egokitua hedatzen Euskal Herri osoan zein Frantzian. Joan den martxoaren 23an, Mindarak Xaker Kirol Zerbitzuak SLk antolatutako Master Cup Egokituan parte hartu zuen. Mindara elkartearen bost pilotari pasako dira finalera, hain zuzen ere apirilaren 7an, 12:00etan, Antzizar frontoian jokatuko den finalera.
Beste alde batetik, apirilaren 2an, asteartea, Mindara elkartea Maste Cup-en prentsaurreko ofizialean ere izan zen, eguerdiko eta gaueko teleberrietan ETB1 eta ETB2an eskaini zena. Eta egun horretan bertan, TVEk programa bat grabatu zuen Mindara elkartearen pilotariekin, bi aktore famaturekin batera: Pablo Pineda eta El Langui.
Mindara Errenteriako elkartea da eta Errenteriaren ordezkaritzan dihardu jarduera fisikoarekin eta kirol egokituarekin zerikusia duten eta Oarsoaldean gauzatzen dituen hamaika jardueratan. Aste honetan komunikabideetan aukera izango dugu Errenteria desberdinen arteko integrazioa errealitatea izatea ekarri duen herri gisa sustatzeko.
Era berean, azpimarratzekoa da finalistak berdinzaleak direla generoari dagokionez, finala desgaitasun intelektuala duten bikote mistoek jokatuko baitute.