Madalenetarako kartel lehiaketara lanak aurkezteko epea zabaldu dute

Errenteriako Udaleko Kultura sailak XXXV. Kartel Lehiaketa deitu du on-line, Madalenak 2019 jaietako irudia izango dena aukeratzeko.

Kartelak herriko jaiekin zerikusia izan behar du eta Herri Bizia webgunean sortutako atal berezian dagoen formularioa beteta bidali beharko dituzte proposamenak egileek, JPG formatuan.

Lanak aurkezteko epea maitzaren 10ean amaituko da eta epaia maiatzaren 31n jakinaraziko dute jendaurrean. Irabazleak 850 euro garbi jasoko ditu.

Herri saria

Herritarrek ere izango dute euren gustukoenari bozka emateko aukera. Horretarako, jasotako lan guztien artetik aurretik hautatutako 50 lan (gehienez) jarriko dira ikusgai Xenpelar Etxean. Bertaratzen denak botoa emateko aukera izango du maiatzaren 20tik 30era. Boto gehien jasotzen duen lanaren egileak Madalenetako herri bazkarirako bi gonbidapen jasoko ditu sari gisa.