Udal eta Europar Parlamenturako hauteskundeetako hautesle-erroldaren zerrendak ikusgai egongo dira apirilaren 8tik 15era

Udal antolamendua | Udal komunikabidea 2019-04-05 | 0

Apirilaren 8tik – 15era (biak barne) jendaurrean egongo dira hautesle-erroldako zerrendak, erreklamazioak aurkeztu ahal izateko. Zerrenda horiek erabiliko dira Udal eta Europar Parlamenturako maiatzaren 26ko hauteskundeetarako.

Zerrendak ikusgai egongo dira astelehenetik ostiralera Udalaren ZU! Arreta-zerbitzuan, eta larunbat eta igandean Udaltzaingoan.

No comments yet.

Utzi erantzuna