‘Harpetarra’ filmaren egokitutako saioa eskainiko dute igandean

Juneren Hegoak eta Mindara Errenteriko elkarteek Bizitu proiektuaren laugarren saioa aurkeztu dute. Proiektu honek familia osoarentzako zine saioak eskaini nahi ditu, zinearen baldintzak egokituz haur guztientzat. Hortaz, datorren igandean, apirilaren 14an, goizeko 11:30etan Harpertarra filma disfrutatzeko aukera egongo da Niessen Kulturgunean.

Sarrera doan izango da eta azken saioetan bezala, Eskuaire elkarteak ere parte hartuko du, pertsona gor eta gor-mutuen egoera gerturatuko du zeinu hizkuntza erabiliz aldibereko itzulpena eginez.

Bizitu Zinema 2017an jaio zen azaltzeko gune kulturalek, orokorrean eta batez ere, behar bereziak dituzten haurren familientzat benetazko aisialdiko gune bat izateko dituzten zailtasunak. Eta zine aretoak egoera berdinean daude: ezin dira topagunea bihurtu pertsona hauen beharrei aurre egiteko. Hori da proiektu honen ardatza: denoi zinemaren esperientzia gerturatzera, haur bakoitzaren ezberdintasunak errespetatuz, izan ditzaketen behar berezieei erantzuten. Juneren Hegoak eta Mindara elkarteak bere eskuhartzean lagutzen dieten haurrei erantzuna eman nahi die, eta aisialdia eta kultura funtseskoak ere baitira pertsonen garapenean.

Horregatik, publiko osoarentzako pelikula eskaintzeaz gain, saioan filma komentatzeko aukera egongo da, argiak piztuta izango ditugu, beharrezkoa bada ikusleak mugi daitezke, gunea txukunduko da parte-hartzaileak erosoak egoteko… dibertsitate futzionala duten haurrentzat zinema egokituz; horrela ere esperientzia hau konpartituko dute Bizitun parte hartu nahi duten beste haur eta familiekin.

Gonbidapenak

Gonbidapenak apirilaren 11etatik aurrera banatuko dira Niessen Kulturgunearen takilan, hiru gonbidapen gehienez persona bakoitzarentzat.