Bihar AZALEAN udal sexu aholkularitza zerbitzua Emakumeen Etxean emango dute

Bihar arratsaldean, 18:00etatik 20:00etara, Emakumeen Etxean emango dute AZALEAN udal sexu Aholkularitza zerbitzua.

Izan ere, zerbitzu hori bertan ere emango dute hemendik aurrera hilabetearen 2. ostegunetan, arratsaldeko 18:00etatik 20:00etara, zitarik gabe, edo edozein unetan, WhatsApp bidez eta telefonoz, 617 420 730 zenbakira deituz zein azalean@errenteria.eus emailera idatziz.

Horretaz gain, Emakumearen Etxearen arduradunek gogorarazi nahi dute bertako ateak irekita daudela Oarsoaldeko emakume guztientzat astelehen eta ostiraletan, 9:00etatik 13:00etara, eta asteartetik ostegunera arratsaldez, 16:00etatik 20:00etara.

Telefonoa: 943 44 96 30

Emaila: emakumeenetxea@errenteria.eus