Apirilaren 15tik aurrera Udal Ludotekek eta Gaztelekuek programazio berezia izango dute

Errenteriako Udalak ‘Udaberriko Oporrak’ programa antolatu du, eta apirilaren 15ean hasiko da programazio berezi hau.

Ekintza hauek 6-17 urte bitarteko haur eta nerabeentzat izango dira.

6-12 urte bitarteko ludoteketako erabiltzaileentzat:

Apirilaren 15, 16, 17, 23, 24, 25 eta 26an ludoteketan: eskulanak (dilistak landatuko dira eta apaindutako potoetan sartuko dira), mugimendu jolasak kalean, ekintza bateratuak ludoteken artean, bideo emanaldiak edo argazkien gymkhanak proposatzen dira.

Ekintza hauek goizeko 10:30-13:00 bitarte izango dira.

Erabiltzaile ez den parte hartu nahi duenak, aldez aurretik Ludotekan izena eman dezake dagokion kuota ordainduaz.

NERABEENTZAT:

13-17 urte bitarkoentzat:

Apirilaren 23, 24 eta 25 bitarte ekintza bereziak izango dira: Puzzle Challenge, irteera bat Listorretan dagoen pista zirkuitora eta gymkhana kalean, hain zuzen ere.

Ekintzaren arabera ordutegi eta prezioak desberdinak dira eta zenbaitetan parte hartzeko baimena behar da. Informazio guztia Beraungo Gaztelekuan (San Marko 7-9) edo Gabierrotako Gaztelekuan (Gabierrota pasealekua 5) bertan eskuratu dezake parte hartu nahi duenak.