Hurrengo astelehenean Energia-mahaiaren bilera

Hurrengo astelehenean Errenteriako Energiaren III. Astea antolatzeko asmoz Energia-mahaia bilduko da.  Aurten Europako Energia Iraunkorraren astea ekainaren 17tik 21era izango da eta honen helburu nagusia gizartea sentsibilizatzea izango da, energia aurreztuz eta modu eraginkorrean erabiliz.

Herritar guztiei irekita dagoen bilera izango da, eta edonork bere proposamena luzatzeko aukera izango du (proposamena aldez aurretik ingurumena@errenteria.eus helbidera bidaltzea eskatzen da).

Kontzientziak piztu eta bilera aberasteko udalak Energia-mahaiaren bileran parte hartzera gonbidatu eta animatzen zaitu.

BILERAREN DATA ETA LEKUA:

Noiz: 2019ko apirilaren 15a

Ordua: 18:00

Non: Errenteriako udaletxeko lehen solairuko bilera gela handian.

Deialdia ikusteko sakatu hemen