‘Maria Itsasargia’ ikuskizuna estreinatuko du Landarbasok igandean

Igandean, hilak 14an, ‘Maria Itsasargia’ ikuskizuna estrinatuko du Landarbaso Abesbatzak, 19:30ean, Fatima Parrokian.

Musikaz gain, pantaila handia, elektronika eta argiak ez dira faltatuko emanaldian.

Sarrerak aldez aurretik eros daitezke Niessen Kulturguneko leihatilan zein internetez hemen, eta ikuskizuna baina ordubete lehenago parrokian.

Talde artistikoa:

Landarbaso Abesbatza

Kontari eta Landarbasoko Dizdizkako partaideak

Pianoa: Oier Etxaburu

Flauta: Naiara Ibeas

Perkusioa: Iñaki Letamendia

Sinopsia

“MARIA ITSASARGIA” itsasontzi propioa eduki eta itsasoan abenturak bizitzea helburu duen neskato ausartaren istorioa da. Juan Sebastian Elkanok egindako munduari bira, Ternuara bale arrantzara joandako marinelen istorioak eta bere arbasoen ingurukoak entzunda, Mariak ez du etsiko bere helburua lortu arte.

Entzundako kondaira ugariei jaramon askorik egin gabe, azkenean itsasoratzea lortzen duenean esperoko ez dituen abenturak biziko ditu: Kostako herrietan ezaguna den “3 olatuen kondaira” egia bihurtuz, olatu horietako bakoitzak munduaren alde banatara eramango du eta mota guztietako bizipenak izango ditu.

Bidaia harrigarria amaituta Euskal Herrira itzuli eta munduari eman zion biraren berri ematean ezusteko desatsegina jasango du: Maria, beste hainbat emakume indartsu bezala, sorgin izatea leporatu eta erretzera kondenatu dute. Baina…. Gure Maria emakume abila izanik, ihes egitea lortuko ote du???

“MARIA ITSASARGIA” XVI-XVII. mende inguruan hiltzera kondenatu zituzten emakume guztien eta batez ere Errenteriako Maria Zozayaren omenezko istorioa da. Izan ere, Maria eta beste zenbait emakume lagun, Bidarteko itsasertzean Antonio de Oquendoren flota hondoratu zuen eta 800 gizon hil ziren ekaitza abian jartzeaz salatua izan zen. Presondegian hil zen 1610eko autofedepean jarri aurretik.