Errenteria klima-aldaketara egokitzen ari da

Ingurumena | Jasangarritasuna 2019-04-24 | 0

Klima-aldaketa geroz eta garrantzia gehiago duen gaia kontutan izanda eta honen eragina globala bada ere udalerri edo hiri bakoitzak era desberdinean pairatuko ditu ondorioak.

Testuinguru horretan, Errenteriako udalak “Klima-aldaketara egokitzeko plana” landu egin zuen, erronka handi horri aurre egiteko eta gainditzeko. Plan honen helburua kalteberatasuna murriztea eta Errenteriak duen gaur eguneko eta etorkizuneko klima-aldaketen eraginei erresilientzia* eta erantzuteko gaitasuna handitzea da.

Berriki Tokiko Gobernu Batzarrak “Errenteriako klima-aldaketara egokitzeko plana” azterlana onartu egin du.

EGOKITZAPEN-PLANA

Errenteriako Egokitzapenaren Planaren helburu estrategikoak honako hauek dira:
1. Errenteriako biztanleria klima-aldaketara egokitu.
2. Klima-aldaketa integratzen duen udal kudeaketa arduratsua garatu.
3. Klima-aldaketarekiko erresilientea den udalerria diseinatu.

Helburu estrategiko horiek erdiesteko 6 xede gauzatu eta beste 32 ekintza ezarri dira, zeintzuk hurrengo urteetan gauzatuko diren.

ERRENTERIA 2100. URTEAN

Errenteriako gutxiengo tenperatura 3,39ºC igo daiteke 1971-2000 denboraldiarekin alderatzen bada. Horrek hurrengo ondorioak ekar ditzake: (1) Bero- eta hotz- boladen areagotzea, klima muturrekoa bilakatuz; (2) Prezipitazioen murrizketa, intentsitate baxuko prezipitazio gutxiago eta euri biziagoak; (3) Etorkizuneko klima epelago izango da, lehorte luzeagoak aurreikusiz.

PARTE-HARTZEA

Plan honen moldaketan eragile desberdinek, barnekoek nahiz kanpokoek, parte hartu dute, fase desberdinetan zehar. Maila tekniko eta politikoan parte hartzeko lan taldeak egin dira, eta udalaz gaindiko erakundeek ere parte hartu dute. Bestalde, herritarren partaidetza ezinbestekoa izan da lanketa honetan eta beraien ekarpenak jaso dira ere bai.

+ info

No comments yet.

Utzi erantzuna