Ostalaritza ordutegien aldaketak Pontikako jaiak eta Sagardo Eguna direla-eta

Udalak ostalaritza ordutegien mugak aldatu ditu asteburu honetarako. Alde batetik, Pontikako tabernak ohi baino beranduago itxi ahal izango dituzte larunbatean eta ostiralean auzoko jaiak direlako. Bestetik, larunbatetik iganderako gauean udalerri osoko tabernen ordutegi mugak aldatuko dituzte Sagardo Eguna dela-eta.

Pontikako ordutegia:

Pontika auzoko jaietan ixteko ordutegi muga honakoa izango da:

Tabernak:

Goizeko 3,30ak arte:

  • Apirileko 26tik 27ra bitarteko gaua
  • Apirileko 27tik 28ra bitarteko gaua

Sagardo Eguneko ordutegia

Ordutegiaren luzatzea apirilaren 27etik apirilaren 28rako gauean gertatu ahal izango da.

Gainera, ordutegia ezberdina izango da tabernentzat eta diskoteka eta kafe antzokientzat.

Hortaz, ixteko ordutegi muga honako hau izango da:

Tarbernak:

Apirilaren 27tik 28rako gauean, goizeko 5:30ean.

Diskotekak eta kafe antzokiak:

Apirilaren 27tik 28rako gauean, goizeko 6:30ean.