Alaberga auzoaren inguruko argazki-erakusketa eta dokumentalaren proiekzioa egongo dira ostegunetik aurrera

Maiatzaren 2tik 10era Alabergaren inguruko argazki erakusketa egongo da Xenpelar Etxean, auzoaren ingaururazio ofizialaren 60. urteurrena dela eta.

Gainera, egun horietan urteurrenaren dokumentala proiektatuko dute erakusketan bertan. Ikus-entzunezko lan horrek auzoaren 60 urteen errepasoa egiten du, auzotar ugariren testigantzekin eta bizipenekin hornituta.

Erakusketa 17:00etatik 20:00etara egongo da zabalik.