Errenteriako Udalak diruz lagundu ditu Kolonbiako Sierra Nevadako suteak eragindako kalteen konponketetarako hainbat gastu

Solidarioa 2019-04-29 | 0

Errenteriako Udalak herriko Santa Martako Sierra Nevadan (Kolonbia) aurreko otsailaren 24an gertutako sutearen ondorengo lanak egiteko 2.000 euroko ekarpen ekonomikoa egin dio Mikelazulo kultur elkarteari larrialdi humanitariorako kudeatzen duen dirulaguntzaren bidez.

Hain zuzen ere, Seynimin komunitatearen inguruan gertatu zen sutea eta bertan bizi ziren familia arhuacoek pairatu zituzten hainbat galera. Esaterako, euren etxebizitzak, sukalde komunitarioak, eskolak edota liburutegia erre ziren. Denera 57 familia ingururi eragin die suteak.

Ekarpen honekin, bertako Tayrona konfederazio Indigena elkartearen bitartez, bertan lanean ari diren boluntarioen eta familien sostenguan lagundu nahi da, hain juxtu, jangela komunitarioa berreraikitzeko, bertarako jakiak erosteko nahiz tresneria errekuperatzeko.

Errenteriako Udalak urtero egiten ditu larrialdi humanitarioetarako ekarpenak, eta hau izan da aurtengo lehena; oraingoan herriko elkarte baten bidez kudeatu da.

Bestalde, epe motzean Mikelazulo elkarteak “Resistencia” dokumental laburra eskainiko du bertako mendiko biztanleen egoeraren eta testuinguruaren berri emateko.

No comments yet.

Utzi erantzuna