Eskola publikoari buruzko gogoeta biltzen duen bideo laburra aurkeztuko dute ostegunean

Gazteria | Hezkuntza 2019-04-30 | 0

Ekainaren 2an Errenterian egingo den Euskal Eskola Publikoaren Jaiaren baitan, 2018ko abenduaren 1ean Oarsoaldeko ikastetxe publikoetako hainbat ikasle ohi, irakasle eta guraso Merkatuzarren elkartu ziren, eskola publikoari buruzko gogoeta egiteko. Eskola publikoak herrian izandako bilakaerari buruz hitz egin zuten, eta etorkizunerako zer-nolako eskola irudikatzen duten ere azaldu zuten.

Egun hartan ateratako ondorioak bideo labur batean bildu dira, eta bideo horren aurkezpena maiatzaren 2an egingo da, Merkatuzarren, arratsaldeko 19:00etan. Nahi duen oro gonbidatuta dago aurkezpenera.

No comments yet.

Utzi erantzuna