Guraso Eskola abian jarri du Udalak

Errenteriako Udalak ikastetxeetan hezkuntzari laguntza emateko Guraso Eskola zerbitzua martxan jarri du. Zerbitzu honen bidez 2 eta 16 urte bitarteko haurren gurasoen dinamizazio eta heziketa gauzatzen da, beraien beharrei erantzuteko helburuarekin.

Herriko familiei heziketarako eskaintza hau ikastetxe guztietan emango da. Urte honetan lau tailer eskainiko dira, eta guztiak eskola guztietan egingo dira. Lehenengoaren gaia “Ohitura Osasuntsuak garatzearen garrantzia” izango da eta maiatzean izango da (data zehatzak dokumentu honetan kontsulta daitezke).

Gainontzeko saioak hurrengo ikasturteko lehenengo hiru hilabeteetan eskainiko dira . Inkesta baten bitartez, familiek aukeratutako gaiak landuko dira: “Familia: komunikazio positiboa eta asertibitatea”, “Arazoak identifikatzeko estrategiak eta arazo zehatzei aurre egiteko baliabideak” eta “Internet-aren arriskuak: teknologia berrien inguruko heziketa”.

Izen-emate epea irekita egongo da saio bakoitzaren aurreko egunera arte, eta ikastetxeetan bertan zein on-line burutu daiteke.

Bakarkako arreta zerbitzua ere izango da ikasturte osoan zehar. Espazio honek egunerokotasunean suertatzen diren hezkuntza, garapen, ikasketa eta erlazioen inguruko kezkak kudeatzeko lagundu nahi du.

Informazioa gehiago eskuratzeko gurasoek jo dezakete bere erreferentziazko ikastetxera edo guraso elkartera. Guraso Eskola zerbitzuaren inguruko zalantzak argitzeko edo bakarkako arreta jasotzeko, gurasoeskola@errenteria.eus helbidera idatz daiteke edo 688 724 233 telefonora deitu (astearteetan 9etatik 12etara eta ostegunetan 15:00etatik 16:00etara), zein gazteria.errenteria.eus webgunea kontsultatu.