Jose Luis Ansorena Miranda musikaria zendu da

Atzo, asteazkena, Jose Luis Ansorena Miranda konpositore eta apaiza zendu zen. Ansorena 1928ko maiatzaren 2an jaio zen Donositan, eta 1966 urtean Errenteriara etorri zen.

Ansorenak hainbat ekimen sustatu zituen Errenteria musikaren erreferente bilakatu dituztenak. Horien artean, bereziki aipagarriak dira honako hauen sorrerak: Andra Mari abesbatza, 1973an Musikaste jaialdia eta urte bat beranduago Eresbil musikaren euskal artxiboa.

Duela urtebete zehazki Errenteriako Udalak musikagilea omendu zuen eta haren izena eman zion plaza bati: Jose Luis Ansorena Musika plaza.

Hil-kapera eta hileta

Ansorena Errenteriako seme kuttun izanik, hil-kapera bertako udaleko udalbatza aretoan irekiko da gaur 18:00etatik 20:30era.

Ehorzketa bihar izango da, ostirala, 10:00etan, Donostiako Polloe hilerrian, eta hileta larunbatean, hilak 4ean, 19:00etan, Donostiako Hermanos Capuchinos elizan (Okendo kalea, 22).