‘Errenteria 1936-1945. Giza Eskubideen zapalketa eta errepresioa Gerra Zibilean eta Lehen Frankismoan’ liburuak, asteazkenetik aurrera berriro ere eskuragai

“Errenteria 1936-1945. Giza Eskubideen zapalketa eta errepresioa Gerra Zibilean eta Lehen Frankismoan” liburuak halako arrakasta izan zuenez, Errenteriako Udalak erabaki du bigarren edizio bat argitaratzea Aranzadi zientzia-elkartearekin lankidetzan.

Lan hau interesa duten herritarrek doan eskuratu ahal izango dute asteazkenetik aurrera (maiatzak 8), ZU! Zure Udal Arreta Zerbitzuan astelehena, asteazkena eta ostiraletan 07:30etatik 15:etara eta astearte eta ostegunetan 07:30etatik 20:00etara.

Dokumentuak hiru liburuki ditu eta 1936 eta 1945. urteen artean herrian gertatutako gertakariak eta giza eskubideen urraketak jasotzen ditu, testigantza eta datu ugarirekin.

Funtsezko obra da gure iragana ezagutzeko, ulertzeko nolakoa zen Errenteria Gerra Zibilaren aurretik eta Frankismoaren lehen urteetan, errepresioa eta askatasun-falta nagusi zirenean.