Udal-baratze parkeko behin-betiko zerrenda

Apirilaren 11n egindako zozketaren ondoren eta alegaziorik ez direnez aurkeztu, Udalak argitaratu du Arramendiko udal-baratzen esleipendunen behin-betiko zerrenda eta erreserba-zerrenda, sakatu hemen ikusteko. Guztira 77 baratze zozketatu dira.

Adjudikatzaileek 3 egun naturaleko epea izango dute adjudikazioari uko egiteko edo onartzeko.

Bestalde, kontzesioak maiatzaren 13ko datarekin izango dira eta egun horretatik etorri behar dira adjudikatzaileak ordaintzera eta giltzak jasotzera, herritarren arreta-zerbitzura (ZU!)