Josefina Eliok 100 urte bete ditu

Josefina Eliok 100 urte bete zituen larunbatean, maiatzaren 4ean, eta, egun horretan haren jaioterria den Artajonan ospatu ostean, Errenterian ospatu du gaur, bertan bizi baita orain dela urte.

Alkateak bisita egin dio Olibeteko eguneko zentroan eta lore sorta bat zein Lander Urkia errenteriarrak egindako argazki-marko bat eraman dizkio.

Josefina Artajonan jaio zen eta Galtzaraboradara etorri zen haren seme-alaba eta senarrarekin batera, azken hori Luzuriagan (Pasaia) lanean hasi zen eta.
8 seme-alaba izan zituen Eliok, eta 15 biloba eta 5 birbiloba ditu.

Josefinak berak adierazi du yoga egin zuela 91 urte izan zituen arte, eta duela urte t’erdira arte dantzatzen zuela.

11 pertsona 100 urte edo gehiago dituztenak

Erroldaren arabera, 11 pertsona bizi dira Errenterian 100 urte edo gehiago dituztenak.