Liburutegia asteburuetan zabalik egongo da azterketa garaian

Udal liburutegiak ikasleei ikasgela zabalduko die azterketa garaian aurten ere. Horrekin batera, mailegu zerbitzua eta eguneroko prentsa ere eskainiko ditu.

Ekainaren 9ra arte egongo da zabalik liburutegia asteburuetan, larunbatetan 09:30etik 14:00etara eta 14:30etik 18:00etara; eta igandetan, 09:30etik 13:30era.