Aurten ere Madalenetarako gazteei zuzendutako ekintzak eurekin batera antolatzeko bidea hartu du Udalak. Duela hilabete, Gaztelekuetako gazteekin elkarlanean hasi zuten ibilbidea eta jada, herriko aisialdi talde eta ikastetxeetako 13-17 urte bitarteko gazteen Madalenetarako ekintza proposamenak jaso dira.
Hurrengo pausua jasotako proposamenak aztertu eta Madalenetako Gazte Gunea diseinatzea izango da. Lan hau gazteen jai batzordean egingo dute. Batzorde honen helburua gazteak herriko jaien antolaketan protagonista izatea da, euren gustuko ekintzak bizitzeko aukera sortuz.
Hau horrela, ostiralean, hilak 10, 18:00etan Merkatuzarren egingo da Gazteen Batzordearen lehen bilera. Udalak bertan parte hartzeko deialdia luzatu nahi die herriko gazteei, elkarrekin guztiontzat izango diren Madalenak antolatzeko.