Udalak herriko supermekatuak bisitatuko ditu hondakinen inguruan hobekuntzak txertatzeko

2017ko urrian sartu zen indarrean Errenteriako Hondakinen Ordenantza, eta bertan onartu ziren ingurumena eta osasun publikoa babestearen aldeko aldaketa nabarmenak. Horien artean zegoen etxebizitzetako eta jarduera ekonomikoetako hondakinak gaika biltzeko derrigorrezko sistema ezartzea, bereziki biohondakinari dagokionez.

Udalak laguntzen die hainbat sektore ekonomikori ingurumen-araudi berria egoki aplikatzen, eta horretarako, laster Errenteriako supermerkatuetan bisitak egiten hasiko da, sortzaile handi horiek hondakin ugari sortzen dutelako.

Bisitak egitera doazen langileak behar bezala identifikatuta azalduko dira eta aholku emango dituzte hondakinen gaikako kudeaketaren inguruan, bai zalantzak argituz bai gomendioak emanez..