Jantziaren Zentroa doan ikusteko aukera egongo da larunbat arratsaldean, Museoen Nazioarteko eguna dela eta

Jantziaren Zentroak bat egingo du maiatzaren 18an, larunbatean, Museoen Nazioarteko Eguneko ospakizunekin. Arratsaldeko 18.00etatik 20:00etara ateak doan zabalduko dira.

Jantziaren Zentroa kudeatzen duen Iraultza Dantza Taldeko kideak bertan izango dira bisitarien galdera eta zalantzak argitzeaz gain, euren lanaren berri emateko. Uneotan, buru belarri lanean ari dira erakusketa iraunkorra aldatzen, larunbaterako erakusketako solairu bat prest izango da, eta hirugarren bilduma denaren zati bat ikusteko aukera izango du bertara hurbiltzen den edonork.