Maiatzaren 25ean ‘III. Familia Lasterketa’ izango da zentroko kaleetan barrena

Gazteria | Hezkuntza | Kirola 2019-05-15 | 0

III. Familia Lasterketa maiatzaren 25ean, larunbatean, izango da, 17:30ean, Egiluze Gurutzeko Alabak Ikastetxean antolatuta, Udalaren laguntzarekin.

3 kilometro eskas dituen ibilbidea izango da. Irteera eta helmuga Xabier Olaskoaga (Niessen) plazan izango dira, Errenteriako erdigunean hain zuzen ere. Ibilbideak herriko erdiguneko kale nagusiak zeharkatu eta Gabierrota auzoa artekoa inguratzen ditu, honek lasterketa oso berezia egiten duelarik. Ibilbide lau horrek era eroso batean gozatzeko parada ezin hobea eskaintzen du, azken finean hori baita helburu nagusia.

Lasterketa girotzeko Batukada egongo da lasterketaren aurretik, 16:30etik aurrera eta DBH 4 mailakoek antolatutako Fantasia eta Margoketa tailerra. Gainera, lasterketa amaitzean Zumba saioa egongo da 18:30ean, eta 20:00etatik 21:00etara Dj batek girotutako musika. Hori dena Xabier Olaskoaga plazan izango da.

Familia Lasterketaren hirugarren edizio honetan 600 bat lasterkarik parte hartuko dute. Horrek islatzen du jarduerak izango duen arrakasta. Era berean, agerian jartzen ditu jardueraren balioa zein xedea eta, halaber, ikastetxeko zein herriko familien, langileen eta entitate laguntzaile guztien artean lasterketak lortu duen harrera ona eta inplikazioa.

Familia guztiarekin parte hartzeko aukera polita izango da eta Errenteriako Xabier Olaskoaga plazan hainbat ekintza egingo dira arratsalde osoan zehar.

Izen-emateak Errenteriako Forum dendan edota Egiluze Ikastetxean egin daitezke ostiral honetara arte (maitzak 17). Dortsen prezioa 3 eurokoa da.

No comments yet.

Utzi erantzuna