Ostiralean izango da Haurren Jai Batzordearen lehenengo bilkura

Aurten ere gonbidapen berezi bat egin nahi diete familiei Oarsoirriak taldeak eta herriko Jai Batzordeak. Madalenak prestatzen hasiak dira eta haurren proposamenak zuzenean jaso nahi dituzte, ‘eurek erabaki dezaten nolako jaiak nahi dituzten’.

Horretarako, dinamika berezi batzuk prestatu dituzte 6 eta 12 urte bitarteko haurrentzat, beren ideiak landu eta azaldu ditzaten. Halaber, txupinazo txikiko pegatinak sortzeko aukera ere izango dute parte-hartzaileek.

Hitzordua, maiatzaren 17an, ostiralean, izango da, 17:30ean, Koldo Mitxelena plazan.