Kantakidetza abesbatzak kontzertua eskainiko du bihar

Bihar, larunbata, Kantakidetza abesbatzak kontzertua eskainiko du Maria Magdalena basilikan. Bertan 65 abeslarik parte hartuko dute, Igor Arroyoren zuzendaritzapean.

Kantakidetza 2009ko irailean sortu zuten Osakidetzako langileek, eta haien lehen emanaldia Donostia Ospitalean izan zen 2009ko gabonetako kontzertuan.

Haien musika hainbat motatakia da: folklorea, eliz-musika, afrikarra, gospela, espainiarra, filmetakoa eta euskalduna.