Maiatzaren 18an Museoen Nazioarteko Eguna ospatuko da Fanderiako Errotan

Fanderiako Errota batu egin nahi izan da ICOM-en hitzordura, aurten “Museoak kultura ardatz gisa: tradizioaren etorkizuna” lelopean, museoen eta haien herrien arteko elkarrizketa sustatzea bilatzen du eta baita bisitarienganako hurbilketa ere.

Fanderiako Errotako ekipamenduak jada urte bete egingo du bere ateak berrireki zituenetik Ibaiaren Etxea Fanderiako ibai interpretazio zentroa izendatuta.

Eraikin honek industriak Errenterian izan duen indarra eta bilakaera aditzera ematen du. Izan ere, dagoeneko XV. mendean bertan kokatzen zen burdinolak uraren indarra erabiltzen zuen energia eragile gisa. Burdinola hori, urteetan zehar, fanderia, errota eta irin eta pentsu-lantegia ere bilakatu zen. 1996. urtean itxi zen. Gaur egun, bertan, Oiartzun eta Urumea ibaien ekosistemak Errenteriako udalerriari emandako onurak eta historian eman diren erabilera anitzak antzemateko erakusketa iraunkorra eskaintzen du.

Maiatzaren 18an, larunbata, Museoen Nazioarteko Eguna ospatzeko bisita berezia eskainiko da goizeko 12:00tan Bisita honetan errotarriak martxan jarriko dira irina eginez, hurbiltzen den orok etxera eramateko aukera izan dezan. Bisita doakoa da eta ez du aurre erreserbarik behar.

Ekipamendu honek ordutegi finko bat eskaintzen du urtean zehar, astebururo eta baita festa egunetan zehar ere 10:00etatik 14:00etara bisitatu daiteke, bi ikus-entzunezko eta hainbat informazio panelek gure kabuz bisitatzeko aukera emango digute eta gida batek errotarriak martxan jarri ez-ezik, ibaiaren ondare natural eta kulturalean bisitaria murgilduko dituen azalpenak emango ditu. Gainera, egun zehatzetan bisita gidatu bereziak disfrutatzeko aukera ematen du Fanderiako Errotak ere bai. Ez galdu aukera eta hurbildu gure ondareaz disfrutatzera.