Pablo Iglesias kalea berrurbanizatzeko lanak hasiko dituzte astelehenean

Astelehenean, hilak 20an, Pablo Iglesias kalea berrurbanizatzeko lanak hasiko dituzte, Madalen kaletik 14 zenbakira doan tartea, hain zuzen ere.

Berrituko da kaleko zoladura, konponduta oinezkoen zatietako zoladurako arazoak nahiz ibilgailuekin partekatzen dituzten zatietakoak. Gainera, zabor-edukiontzien eremua ere hobetu eta txukunduko da.

Lanek bi hilabete irautea aurreikusten da, eta lehen faseetan ez du eraginik izango zirkulazioan. Udalak afekzioen berri emango du dagokionean.