Udala ZU! arreta zerbitzuan ari da asteburuko euriteen ondorioz kaltetutako jendea artatzen

Udal langile zein arduradun politikoak atzotik ari dira asteburuko euriak eragindako kalteak ikuskatzen eta motoponparekin ura lokaletatik ateratzen.

Horretaz gain, arreta zuzen eta eraginkorra emate aldera, ZU! Zure Udala arreta zerbitzuan ari da asteburuko euriteen ondorioz kaltetutako jendea artatzen.

Arreta ohiko ordutegian ari dira ematen, hau da, astelehen, asteazken eta ostiraletan 07:30etik 15:00etara, eta astearte eta ostegunetan 07:30etik 20:00etara, udaketxean bertan zein telefonoz (010 zenbakian herritik deitzen dutenentzat, eta 943 449 600 kanpotik deitzen dutenentzat) edo emailez zu@errenteria.eus helbidean.