Bihar hasiko dituzte Beraungo igerilekuen parean biribilgunea eraikitzeko lanak

Beraun | Bizitzeko espazioak | Galtzaraborda | Hiri antolamendua | Mugikortasuna 2019-05-21 | 0

Bihar hasiko dituzte Beraungo igerilekuen parean biribilgunea eraikitzeko lanak, eta hiru hilabete irautea aurreikusten da.

Lanak direla eta, autobus geltokiak metro batzuk mugituko dira:

– U1, U5, U6, E05, E15, E75, U11 eta U22 lineak, IGERILEKUA geltokia metro batzuk aurrerago egongo da.

– E05, E15, E75, U11 eta U22 lineak, ANBULATEGIA geltokia metro batzuk aurrerago egongo da.

Ez da trafikoan aldaketarik izango azken fasea arte, asfaltatzea. Orduan emango du berri Udalak.

Lanen nondik norakoak

Proiektu honen bidez definitu da nola birmoldatu bertan dagoen bidegurutzea. Gaur egungo konponbidea “biribilgune erdi” baten bidezkoa da eta horrek arazoak sortzen ditu oinezkoen nahiz ibilgailuen zirkulazioan.

Lan hauek hainbat helburu dituzte: ibilgailu zein oinezkoen zirkulazioa antolatzea, eta ondorioz azken hauen segurtasuna eta irisgarritasuna hobetzea, bertan Urbanoaren bi geltoki baitaude. Horretaz gain, espero da ibilgailuak lasaiago eta modu ordenatuagoan igarotzea, eta gertuko kaleekin eta Murumendirekin lotura errazagoa izatea.

Proiektu honetan txertatzen da, baita ere, bidegorria Errenteriako Oinezko eta Bizikleta bidezko Mugikortasun-planean aurreikusitako bideak lotzeko bidegorria.

Gainera, proiektu honekin 20 lerroko aparkaleku berri lortzen dira.

No comments yet.

Utzi erantzuna