Oarsoaldea Igeriketa taldeko Ibai Isasa igerilaria, txapelunorde ‘Igerilari Osoa’ txapelketan

Gazteria | Kirola 2019-05-22 | 0

Joan den igandean, Legazpian, Gipuzkoako ‘Igerilari Osoa’ txapelketa izan zen. Bertan 2007 eta 2008 urteetan jaiotako neska-mutilek parte hartu zuten.

Txapelketa horretan, Gipuzkoako igerilari osoena zein den kalkulatzeko, igerilari guztiek lau proba egin behar izan zituzten: 50 metro tximeleta, 100 metro bizkar, 100 metro bular eta 100 metro libre.

Oarsoaldea Igeriketa kirol elkartetik 3 igerilarik lortu zuten gutxienekoa bertan parte hartu ahal izateko: June Gil Fernandez, Malen Bergaretxe Lizaso eta Ibai Isasa Galarza igerilariek, hain zuzen ere. Hirurak bikain ibili ziren eta beraien markak hobetzea lortu zuten baina aipatzekoa azken honek lortutakoa.

Tximeleta estiloan zilarra, bizkar estiloan brontzea, bular estiloan zilarra, libre estiloan seigarren eta guzti honen baturak, igerilari osoan txapeldunorde izatea lortu zuen.

Zorionak denei!

No comments yet.

Utzi erantzuna