Kultur Aniztasunaren nazioarteko eguna 11 koloreren artean ospatu du Errenteriak

Gazteria | Kultur aniztasuna 2019-05-23 | 0

Koloreak eta zaporeak nabarmendu dira “Errenterian 11 Kolore” ekimenaren aurtengo programan. Izan ere, herriko DBHko 326 ikasleek Errenteria eta Pasaia arteko bidea koloreztatu dute; Gabierrotako Gaztelekuko gazteek, maiatzaren 21ean, Mou ezizena duen gazte artistak diseinaturiko marrazkiaren gainean Udal balkoian eskegitako lona margotu dute. Era berean, gainontzeko ludoteketan eta gaztelekuan ere euren gaiaren inguruan lanak egin dituzte, eta CEPAko ikasleek ere euren eraikinean murala margotu dute “Egin zaidazu bisita” lelopean.

Hortaz, “Errenterian 11 Kolore” ekimenak arteari, sormenari eta koloreari eskaini dio aurtengo edizioa. Era berean, herriko 22 tabernek hartu dute parte “Errenterian 11 Zapore” ekimenean. Direla herrialde urrunak eta ezezagunak, edo direla hurbilak eta tradizionalagoak izan dituzte 4 egunez dastagai euren tabernetan.

Ospakizuna amaitzeko eta kultur aniztasunaren balio positiboa aldarrikatzeko nazioarteko egunean DBH ko ikasleek margoturiko muralaren aurkezpena egin dute gazteek olerkia irakurrita eta danbor soinuen artean euren lana aurkeztuta.

Irakurritako olerkia

No comments yet.

Utzi erantzuna