Ikasturte honetan emakumeen elkarteetan landutakoa, erakusketa batean ikusgai

Errenteriako auzoetako emakume elkarteek, Errenteriako Udalarekin batera, 2018-2019 ikasturtean zehar egin dituzten lanen erakusketa antolatu dute, Emakumeok martxan, ahalduntzerako bidean lelorarekin, maiatzaren 27tik 31ra, 17:00etatik 20:00etara.

Datozenak, ikasturtean zehar egin dutena jendarteratzeko egunak izango dira, hilabeteetan zehar jabetutakoa eta ikasitakoa ezagutzera emateko egunak. Era berean, Eraldaketa Feministarako Eskolan landutakoa ere bere lekua izango du egun hauetan panel ezberdinen bidez.

Errenteriako herritar guztiei eta bereziki emakumeei zabalik dagoen programa da, eta ekintza guztiak Merkatuzarren egingo dituzte.

ERAKUSKETA

Noiz: Maiatzaren 27tik 31ra, 17:00etatik 20:00etara

Non: Merkatuzarren

EKINTZAK

27 Astelehena

17:00 Eho-ziri lanak

28 Asteartea

17:00 Mahai-jokoak

18:30 Olio pintura

29 Asteazkena

18:30 Euskal Dantzak

31 Ostirala

17:00 Areto dantzak