Narrastiak eta anfibioak ezagutzeko irteera igandean Listorretan

Maiatzaren 26ean, igandea, Listorretan narrasti eta anfibioak ikusteko irteera egingo da. Goizeko 10:00etan abiatuko da ibilaldia eta Ander Izagirre aditua izango da gidari.

Ibilaldiak 2-3 orduko iraupena izango du eta edozein adinetako bisitarientzat pentsatua dago.

Izena ematea beharrezkoa da, telefonoz 943 495 069 / 688 895 068 edo ondorengo emailean mezua idatziz: arditurri@gipuzkoamendizmendi.net. 5€ ordaindu behar da.