Komunikazioa feminismotik nola eraldatu aztertuko dute ostegunean Emakumeen Etxean

Sentitu al duzu inoiz orokortzat eta normaltzat ematen den umorea, iruditegia eta harremanentzako erak ez zaituztela ordezkatzen, ez zarela bertan eroso sentitzen?

Pentsatu al duzu inoiz ez zarela bakarrik ama, bikote edo alaba? Beste rolak eta lekuak dituzula, izan nahi dituzula, aukera eta asma ditzakezula? Akaso erreferenteak faltan dituzula?

Kontziente al zara irudiak eta hitzak ez direla garrantzi gabeak? Ondorioak dituzte. Indartu ahal gaituzte, alaitu, animatu, pentsarazi. Baina, bere baitan molestatu ahal dute ere eta, gainera, indarkeri sinboliko bat izan, beste indarkeri batzuei zilegitasuna eman diezaiokena.

Galdera hauekin guztiekin, ostegunean, maiatzak 30, arratsaldeko 18:30ean, Komunikazioa feminismotik eraldatzen izeneko mahai-ingurua antolatu dute, Sorginlore Gizarte Elkartearen eskutik.

Hiru partaiderekin solasaldian egoteko aukera egongo da, 3 emakume feminista, bakoitza komunikazioaren esparru ezberdinean aritua:

  • Ipuin-kontalari eta clown: Bea Egizabal.
  • Testugintza: Danele Sarriugarte.
  • Artibismotik, irrati komunitarioa eta kale ekintza poetikoa: Laura Contreras (Colectiva Caminando eta Radio Calles y Cuerpos).

Gehiago jakiteko:

Emakumeen Etxeak ateak irekita ditu astelehen eta ostiraletan, goizez, 9:00etatik 13:00etara, eta asteartetik ostegunera arratsaldez, 16:00etatik 20:00etara.

Telefonoa: 943 449 630

emakumeenetxea@errenteria.eus