UDA 2019 kanpainako kirol ekintzetan izena emateko epea, zabalik

Aurreko urteetan bezala, diruz lagundutako hainbat jarduera prestatu ditu udalak, UDA 2019 kanpainaren barruan, 3 urtetik gorako haurrentzat.

UDA kanpainaren helburuetako bat da eskola-umeei hastapen eta hobetze ikastaro batzuk ematea, kirol jarduerak praktika ditzaten eta ikasturtean zehar egindako jardueren osagarri izan daitezen. UDA kanpainak oso harrera ona izaten du, eta udaldiaren hasierarako balio erantsia izan dezake, batez ere eskola-umeentzat, egun gutxi barru aisialdia askoz ere zabalagoa izango baitute, oporrak direla eta.

Eskola egutegia dela eta kanpainako lehenengo txanda ekainaren 24an (astelehena) hasiko da.

Kanpaina honen baitan hainbat ikastaro antolatu dira Fanderian: Igeriketa, Padela, Tenisa, eta Zumba.

Galtzarabordan, honako ikastaroetan izena emateko aukera dago: Igeriketa eta Gazte Fit (fitness jarduerak 12-14 urteko gazteentzat).

Izena emateko epea irekita dago eta plazak izen-ematearen hurrenkeraren arabera esleituko dira.

Igeriketa ikastaroetan parte hartzeko derrigorrezkoa da proba bat egitea, maila zehaztu ahal izateko. Proba hori udak-instalazioetako edozeinetan egin daiteke.

Era berean, bi harreretan informazioa eskuratu ahal izango da eskualdeko gainerako udaletxeetan kanpaina honetarako antolatutako kirol jardueren inguruan, baita Oarsoaldeako eskaintza bateratuaren inguruan ere. Eskaintza bateratu hori honakoek osatzen dute: piraguismoa (San Pedroko Kalparratik eta Pasai Donibanetik irteerak egongo dira), arrauna, bela, BTTa, Paddle Board-a eta urpekaritza.

Informazio gehiago nahi izanez gero eta kanpainaren arautegi osoa ikusteko, Fanderiako Igerilekuetako harrerara (943-34.44.23) edo Galtzarabordako Kiroldegiko Harrerara joan daiteke (943-44.96.90).

Araudia

UDA 2019 Oarsoaldea